XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elhuyar hamabigarren alea kaleratu berria da.

Egunotan kaleratu berria da Elhuyar, R.S.V.A.P.-en Zientzi eraskinaren hamabigarren alea.

Luis Bandresek zuzentzen duen aldizkari honetan, ohizko artikuluetatik kanpo, aipagarrienak Arkitektur hiztegia eta Rikardo Etxeparekin karrera teknikoen irakaskuntzaz izandako elkarrizketa dirateke.

Lehenengo lanari buruz, lanaren historia, eragozpenak eta lorpenak aipatzen dira.

Jakina denez, joan zen urtean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Euskal Arkitektur Hiztegi bat egiteko erabakia hartu zuen eta Euskaltzaindiaren esku utzi lan honen ardura teknikoa.

Euskararen ezaguera eta arkitekturaren ezaguera biltzen zituen pertsonarik egokiena bezala, Zumalabe jo zuten Euskaltzaindikoek.

Zenbait lanen ondoren, Zumalaberen inguruan Batzorde bat osatu zen: Zumalabe bera, J.M. Aramburu, Iñaki Azkune eta Andoni Sagarna.

Aipaturiko Elhuyar aldizkariaren artikuluan, Batzordearen lanen eta kriterioen berri ematen da.

Teknika irakaskuntzari buruz egindako elkarrizketan, berriz, Donostiako Injinadoreen Eskolan Katedradun den Rikardo Etxepare mintzatzen da: Maila desberdinetako teknikoen ezaugarriak, eskolen industriaren eskabideei erantzuteko modua, Euskal Herriko Eskola Teknikoetan zein karrera eman behar liratekeen eta abar aipatzen dira elkarrizketan zehar.

Aipagarria, benetan, Elhuyar aldizkariaren jokabidea eta lan bikaina!.